Araudia (herrikoia)

Vitoria-Gasteizko Maratoi Erdiko parte-hartzaile orok, parte hartze hutsagatik, probaren araudia onartu beharko du

Irakurezazu, mesedez, haren berri izateko.

 

Arabako Atletismo Federazioak Vitoria-Gasteizko 48. Maratoi Erdia antolatudu 2026ko abenduaren 20erako.

1. Adinez nagusi den orok parte har dezake lasterketan, aurretik izena emanda: berdin atleta federatuek zein federatu gabeek. Ibilbideak21,097 km izango ditu,asfaltoan barrena oso-osorik. Espainiako Atletismo Federazioak homologatua dago zirkuitua. Dena den,a ntolakuntzak aukera izango du zirkuituan aldaketak egiteko, beharrezkoa izanez gero. Gehienez, 4500 dortsal banatuko dira.

2. Izena emateko, webgune honetara jo behar da: http://www.mediamaratonvitoriagasteiz.com/. Kreditu-txartelaren edo zordunketa-txartelaren bidez ordaindu behar da, izena emateko unean bertan.

Behin izena emanda, ez da izango aukerarik ordaindutakoa berreskuratzeko, salbu eta lasterkaria lesionatu edo gaixotzen bada. Kasu horretan, medikuaren ziurtagiri bat aurkeztu beharko zaio antolakuntzari, honako helbide elektroniko honetara idatzita: info@mediamaratonvitoriagasteiz.com.

OHARRA: FVAko lizentzia duten EUSKAL atletek, proba honetan lortutako marka RFEAren Rankingean ager dadin nahi badute, inskripzio bikoitza egin beharko dute:

A) Erregelamendu honen 2. puntuan aipatzen den moduan.
B) RFEAren Call room plataformaren bidez. Inskripzio hau baliozkoa izango da “A” ataleko inskripzioa egin bada.

“Antolakuntzak ez ditu RFEAren Rankingera igoko inskripzio bikoitza egiten ez duten atleten markak.”

Halako erreklamazioak azaroaren 30era arte egin ahal izango dira soilik. Egun horretatik Aurrera eginez gero,ordaindutakoaren %50 itzuliko zaio lasterkariari, betiere hark osasun-ziurtagiria aurkeztu ondoren.

Lasterkariren batek beste edozein arrazoi dela-eta lasterketan parte hartzerik ez badu, aukera izango du bere lekua beste atleta bati uzteko. Hasieran izena eman duen atletak berak egin beharko du aldaketa hori, inskripzioaren frogagirian jasotako estekaren bidez.

Abenduaren 10etik aurrera, ez da onartuko dortsal-aldaketarik.

3. Lasterketa 10:30ean hasiko da, Lasarteko Atetik. Helmuga Amadeo García de Salazar plazan egongo da. Lasterketa bukatzeko, 2 ordu eta 30 minutu izango dira gehienez. Ibilbidean zehar, hiru controlgune izango dira, honako kilometro hauetan: 5. km-an (irten eta 38 minutura itxiko da),10.km-an (ordubete eta 13 minutura itxiko da) eta15.km-an (ordubete eta 48 minutura itxiko da). Horrez gain, bakoitzaren igarotze-denborak ere neurtuko dira. Kontrolguneetatik denbora horien barruan pasatzen ez diren parte-hartzaileak lasterketatik at geratuko dira. Kontrolak oso zorrotzak izango dira.

4. Dortsal txipduna bularrean jarri behar da, argi ikusteko moduan, tolestu gabe.

5. Ibilbidean, edariak hartzeko lau gune egongo dira, 5.,10.,15.eta20. kilometroetan. Gero, helmuga igarota, edariak eta jakiak hartzeko veste gune bat egongo da. Ibilbidearen barruan, antolakuntzak baimendutako ibilgailuak bakarrik ibili ahali zango dira.

6. Ibilbidea oinez egin beharko da, hots, ezingo da egin patinetan, patinetean, bizikletan eta halakoetan,ezta horiez lagunduta ere.Maskotekin batera ere ezingo da korritu. Segurtasun-arrazoiak direla-eta, helmuga ezingo da gurutzatu adingaberen batek lagunduta.

7. Arabako Atletismo Federazioko Epaile Batzordeak kontrolatuko du lasterketa, eta, denborak, berriz, era elektronikoan hartuko dira, txipen bidez. Sailkapen osoak eta parte hartu izana frogatzeko diplomak Maratoi Erdiaren webgunean egongo dira eskuragarri: www.mediamaratonvitoriagasteiz.com et awww.buscametas.com.

8. Atletek aldagelak eta dutxak erabili ahal izango dituzte, Mendizorrotza Kirol Esparruan (Lasarteko Atetik sartuta), eta arropa gordetzeko armairuak ere izango dituzte.

9. Lasterketan part hartzeak kalte-galerarik ed olesiorik eraginez gero–atletak bere buruari, atletak veste inori, edo veste edonork atletari–, antolakuntzak ez du bere gain hartuko horien erantzukizuna.

10. Arabako Atletismo Federazioaka seguru-poliza bat kontratatua du proba hau antolatu eta babesteak dakarren erantzukizun zibileko arriskua estaltzeko.

11. Parte-hartzaile orok, parte hartze hutsagatik, araudi hau onartu beharko du. Araudi honetan ezarri ez den guztian, Atletismo Federazioen Nazioarteko Elkartearen (IAAF) araudiari men egingo zaio