Media Txikia

MARATOI ERDI TXIKIAREN ARAUDIA

 

Vitoria‐Gasteizko Maratoi Erdi Txikiko parte‐hartzaile orok, parte hartze hutsagatik, probaren Araudia onartu beharko du.

Irakur ezazu, mesedez, haren berri izateko.

1. Arabako Atletismo Federazioak Vitoria‐Gasteizko Maratoi Erdi Txikia antolatu du 2026ko abenduaren 20erako.

 

2. Edonork parte hartu ahal izango du lasterketan, aurretik izena emanda. Euskadiko eskola‐kirolerako zehaztuta dauden kategoria eta adinen arabera banatuko dira lasterkariak:

– Benjaminaurrekoak: 2019an eta geroagojaioak.
– Benjaminak: 2017an eta 2018anjaioak.
– Kimuak: 2015an eta 2016ean jaioak
– Haurrak:2013an eta 2014an jaioak

Gehienez ,500 dortsal banatuko dira. Izena emateko, 4 euro ordaindu beharko dira.

 

3. Irteera Mendizorrotzako pistan egongo da. Helmuga, berriz, Amadeo García de Salazar plazan, Maratoi Erdiaren zirkuitutik igaro eta gero. Hona hemen lasterketen ordutegiak:

– Benjaminaurrekoak: 10:40. (696m)
– Benjaminak: 10:55.(696m)
– Kimuak: 11:05.(1096m)
– Haurrak: 11:15.(1096m)

 

4. Dortsala bularrean jarri behar da, argi ikusteko moduan, tolestu gabe. Ez da sailkapenik izango. Proba bukatzen duten atleta guztiek Maratoi Erdiaren gymsack bat jasoko dute sari gisa, zenbait objekturekin.

 

5. Arabako Atletismo Federazioko Epaile Batzordeak kontrolatuko du lasterketa.

 

6. Atletek aldagelak eta dutxak erabili ahali zango dituzte, Mendizorrotza Kirol Esparruan (Lasarteko Atetik sartuta), eta arropa gordetzeko armairuak ere izango dituzte.

 

7. Lasterketan parte hartzeak kalte‐galerarik edo lesiorik eraginez gero –atletak bere buruari, atletak veste inori,edo veste edonork atletari–, antolakuntzak ez du bere gain hartuko horien erantzukizuna. Lasterketan zehar, atletei ezingo die inork ere lagundu.

 

8. Arabako Atletismo Federazioak aseguru‐poliza bat kontratatua du proba hau antolatu eta Babesteak dakarren erantzukizun zibileko arriskua estaltzeko.

 

9. Parte‐hartzaile orok, parte hartze hutsagatik, araudi hau onartu beharko du. Araudi honetan ezarri ez denguztian, Atletismo Federazioen Nazioarteko Elkartearen (IAAF) araudiari men egingo zaio. Atletek domina bat eta promozio‐poltsa bat jasoko dute.