Araudia (herrikoia)

Araudia 2025 (PDF)

Vitoria-Gasteizko Maratoi Erdiko parte-hartzaile orok, parte hartze hutsagatik, probaren araudia onartu beharko du.

Irakur ezazu, mesedez, haren berri izateko.

Arabako Atletismo Federazioak Vitoria-Gasteizko 47. Maratoi Erdia antolatu du 2025ko abenduaren 14rako.

  1. Adinez nagusi den orok parte har dezake lasterketan, aurretik izena emanda: berdin atleta federatuek zein federatu gabeek. Ibilbideak 21,097 km izango ditu, asfaltoan barrena oso-osorik. Espainiako Atletismo Federazioak homologatua dago zirkuitua. Dena den, antolakuntzak aukera izango du zirkuituan aldaketak egiteko, beharrezkoa izanez gero. Gehienez, 3500 dortsal banatuko dira.
  2. Izena emateko, webgune honetara jo behar da: http://www.mediamaratonvitoriagasteiz.com/. Kreditu-txartelaren edo zordunketa-txartelaren bidez ordaindu behar da, izena emateko unean bertan.Behin izena emanda, ez da izango aukerarik ordaindutakoa berreskuratzeko, salbu eta lasterkaria lesionatu edo gaixotzen bada. Kasu horretan, medikuaren ziurtagiri bat aurkeztu beharko zaio antolakuntzari, honako helbide elektroniko honetara idatzita: info@mediamaratonvitoriagasteiz.com.Halako erreklamazioak azaroaren 15era arte egin ahal izango dira soilik. Egun horretatik aurrera, eta abenduaren 1a baino lehen eginez gero, ordaindutakoaren % 50 itzuliko zaio lasterkeriari, betiere hark osasun-ziurtagiria aurkeztu ondoren.Lasterkariren batek beste edozein arrazoi dela-eta lasterketan parte hartzerik ez badu, aukera izango du bere lekua beste atleta bati uzteko. Hasieran izena eman duen atletak berak egin beharko du aldaketa hori, inskripzioaren frogagirian jasotako estekaren bidez.

    Abenduaren 10etik aurrera, ez da onartuko dortsal-aldaketarik.

  3. Lasterketa 10:30ean hasiko da, Lasarteko Atetik. Helmuga Amadeo García de Salazar plazan egongo da. Lasterketa bukatzeko, 2 ordu eta 30 minutu izango dira gehienez. Ibilbidean zehar, hiru kontrolgune izango dira, honako kilometro hauetan: 5. km-an (irten eta 38 minutura itxiko da), 10. km-an (ordubete eta 13 minutura itxiko da) eta 15. km-an (ordubete eta 48 minutura itxiko da). Horrez gain, bakoitzaren igarotze-denborak ere neurtuko dira.
  4. Kontrolguneetatik denbora horien barruan pasatzen ez diren parte-hartzaileak lasterketatik at geratuko dira. Kontrolak oso zorrotzak izango dira.
  5. Dortsal txipduna bularrean jarri behar da, argi ikusteko moduan, tolestu gabe.5. 6. 7. 8. 9. Ibilbidean, edariak hartzeko lau gune egongo dira, 5., 10., 15. eta 20. kilometroetan. Gero, helmuga igarota, edariak eta jakiak hartzeko beste gune bat egongo da. Ibilbidearen barruan, antolakuntzak baimendutako ibilgailuak bakarrik ibili ahal izango dira.
  6. Proba hau oinezko lasterketa bat da, hots, ezingo da egin patinetan, patinetean, bizikletan eta halakoetan, ezta horiez lagunduta ere. Ez dago baimenduta maskotekin batera korrika egitea. Segurtasun- arrazoiak direla-eta, helmuga ezingo da gurutzatu adingaberen batek lagunduta (DESKALIFIKATZEKO ARRAZOIA IZANGO DA)
  7. Arabako Atletismo Federazioko Epaile Batzordeak kontrolatuko du lasterketa, eta, denborak, berriz, era elektronikoan hartuko dira, txipen bidez. Sailkapen osoak eta parte hartu izana frogatzeko diplomak Maratoi Erdiaren webgunean egongo dira eskuragarri: www.mediamaratonvitoriagasteiz.com eta www.buscametas.com.
  8. Atletek aldagelak eta dutxak erabili ahal izango dituzte, Mendizorrotza Kirol Esparruan (Lasarteko Atetik sartuta), eta arropa gordetzeko armairuak ere izango dituzte.
  9. Lasterketan parte hartzeak kalte-galerarik edo lesiorik eraginez gero –atletak bere buruari, atletak beste inori, edo beste edonork atletari–, antolakuntzak ez du bere gain hartuko horien erantzukizuna.
  10. Arabako Atletismo Federazioak aseguru-poliza bat kontratatua du proba hau antolatu eta babesteak dakarren erantzukizun zibileko arriskua estaltzeko.
  11. Parte-hartzaile orok, parte hartze hutsagatik, araudi hau onartu beharko du. Araudi honetan ezarri ez den guztian, Atletismo Federazioen Nazioarteko Elkartearen (IAAF) araudiari men egingo zaio