Historia

Vitoria-Gasteizko Maratoi Erdia Euskal Herriko maratoi erdirik ezagunena eta zaharrena da, eta, diru-saririk izaten ez den arren, milaka parte-hartzaile biltzen ditu urtero: hirutik bi, Gasteiz eta Arabaz kanpotik etorriak.

Inoiz egun hotza suertatu izan da, baina, hala eta guztiz ere, aurreko lasterketetako 73.000tik gora parte-hartzaileek, guzti-guztieknabarmentzen dute sekulako zirrara dela Mendizorrotzako meta gurutzatzea.