Vitoria-Gasteizko Maratoi Erdi Txikiko parte-hartzaile orok, parte hartze hutsagatik, probaren araudia onartu beharko du.
Irakur ezazu, mesedez, haren berri izateko.
- Arabako Atletismo Federazioak Vitoria-Gasteizko Maratoi Erdi Txikia antolatu du 2025ko abenduaren 14erako.
- Edonork parte hartu ahal izango du lasterketan, aurretik izena emanda. Euskadiko eskola- kirolerako zehaztuta dauden kategoria eta adinen arabera banatuko dira lasterkariak:
- Benjaminaurrekoak: 2018an eta geroago jaioak.
- Benjaminak: 2016an eta 2017an jaioak.
- Kimuak: 2014an eta 2015ean jaioak
- Haurrak: 2012an eta 2013an jaioak
- Gehienez, 500 dortsal banatuko dira. Izena emateko, 3 euro ordaindu beharko dira.
- Irteera Mendizorrotzako pistan egongo da. Helmuga, berriz, Amadeo García de Salazar plazan, Maratoi Erdiaren zirkuitutik igaro eta gero. Hona hemen lasterketen ordutegiak:
- Benjaminaurrekoak: 10:40. (696m)
- Benjaminak: 10:55. (696m)
- Kimuak: 11:05. (1096m)
- Haurrak: 11:15. (1096m)
- Dortsala bularrean jarri behar da, argi ikusteko moduan, tolestu gabe. Ez da sailkapenik izango. Proba bukatzen duten atleta guztiek Maratoi Erdiaren gymsack bat jasoko dute sari gisa, zenbait objekturekin.
- Arabako Atletismo Federazioko Epaile Batzordeak kontrolatuko du lasterketa.
- Atletek aldagelak eta dutxak erabili ahal izango dituzte, Mendizorrotza Kirol Esparruan (Lasarteko Atetik sartuta), eta arropa gordetzeko armairuak ere izango dituzte.
- Lasterketan parte hartzeak kalte-galerarik edo lesiorik eraginez gero -atletak bere buruari, atletak beste inori, edo beste edonork atletari-, antolakuntzak ez du bere gain hartuko horien erantzukizuna. Lasterketan zehar, atletei ezingo die inork ere lagundu.
- Arabako Atletismo Federazioak aseguru-poliza bat kontratatua du proba hau antolatu eta babesteak dakarren erantzukizun zibileko arriskua estaltzeko.
- Parte-hartzaile orok, parte hartze hutsagatik, araudi hau onartu beharko du. Araudi honetan ezarri ez den guztian, Atletismo Federazioen Nazioarteko Elkartearen (IAAF) araudiari men egingo zaio. Atletek domina bat eta promozio-poltsa bat jasoko dute.